XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baiñan arreta ez zuen Luc'ek osoki
Biharamunean Annie ikusi behar zuen laugarren aldiz...
Ezin jasanezko egun garratz batzuk Elsa'k igaro-ta-gero, etsi egin zuen azkenean; eta egiaren ondorioak mamituz joan ziran beregan.
Goiko estaiak, batez ere, Luc'i hau iñoiz aitortu ez arren haurrentzako bereziak, hutsago eta hitsago agertzen zitzaizkion iñoiz baiño.
Dieweg-eko pake hura, era berean, kanposantu-pake bihurtu bide zitzaion; ixiltasuna gehiegizkoa, eta Luc kanpoan zegoen orduak ugariegi eta luzeegi.
Aldakuntza harrigarria gertatu zan Elsa'rengan udazken hartan: urtebete lehenago ametsa zitzaion pareta eta zugaitz mordo huraxe, kaserna zabalegi eta lantsuegi billakatu zitzaion:
Hillabete haietantsu, hain zuzen,
Eguerdian gero eta bakankago bazkaltzen zuen Elsa'rekin: - Zer uste duzu, Elsa? Lanpetuta nago, guztiz lanpetuta.
Ez dakit ez ote dudan hutsegin
- Zure burua eta gure biziera hondatuko baldin baditu, baietz esango nizuke zalantzarik gabe.
Toyota'rena erabaki aurretik, hillabete batzuk pasatzen uzteko eskatu zion Luc'ek, ia arazo berria zertaratzen zan; eta huntan gelditu ziran: 1960-eko Urteberrian egoera berriz aztertuko zuten, eta deliberoak hartuko.
Baiña Urtatsetik aurrera giroa ez zan aldatu.
Luc gero eta zakarrago agertu ohi zan; eta igandeetan, etxen egotea pairatu eziña izango balitzaio bezela, aitzeki-billa ibiltzen bide zan, hunerat edo harat joateko.
Bigarren estaiako gelak guztiz utziak: gero eta hotzago, gero eta zikiñago, gero eta urrunago.
Gitarra ikasteari berari piskanaka utzi zion Elsa'k; eta diskoak berak, gero eta maizago, aspergarri iruditzen hasi zitzaizkion:
- Eros, ba, beste disko batzuk.
Joan zaitez hirira.
Nik ez dizut ezer galeraziko - zion Luc'ek.
Baiñan Elsa'k disko berritarako ere gogorik ez zuela nabaitzen zuen; eta ez zan joan.